Europako Batzordearen Europako Ikerketa Agentziak (REA) hainbat aurkezpen eta bideo argitaratu ditu “H2020ren elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, eta barruko uren ikerketa eta bioekonomiari buruzko 2. gizarte-erronkaren informazio-astea”-ren harira. Ekimena ekainaren 27, 28 eta 29an egin zen, Bruselan.

Hauek izan dira egin diren ekitaldien helburuak:

  • 2017. urterako eskuragarri dauden finantzaketa-aukeren ikuspegi orokorra ematea.
  • 2017ko deialdiei buruzko xehetasunak ematea eta aipatu gaietan lehentasuna izango duten ikerketak ezagutaraztea.
  • Batzordeak 2015ean eta 2016an ikasitakoa jakinaraztea, nola proposamenak ebaluatzeari dagokionez, hala proposamenak ezartzeari dagokionez.
  • Europako Ikerketa Agentziaren (REA) gomendioak eta aholkuak partekatzea, proposamen arrakastatsu bat nola egin jakiteko.
  • Koordinatzaileek aurkeztutako 7. esparru-programako eta H2020ko (2014) proiektuen hedapena egitea, emaitzak, eragina, arrakasta lortzeko faktoreak eta ikasitakoa nabarmenduz.

Saio guztiak web-streaming bidez grabatu zituzten eta aurkezpenak dauden esteka berean kontsulta daitezke.

“Infoweek H2020ren 2. gizarte-erronka” jardunaldien aurkezpenak eta bideoak