Europako Batzordeak kontsulta publiko  bat ireki berri du alderdi interesdunak  eta Europako herritarrak inplikatzeko Europako Itun Berdeari lotutako erronka eta gaiei forma emateko prozesuan. Proiektuen H2020 deialdi berri horren bidez indartu egingo dira Itun Berdearen testuinguruko ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak (I+b).

Kontsulta irekita egongo da ekainaren 3ra arte.

Aurrekontua eta argitalpen-data

Aurreikuspenen arabera, deialdia irailaren erdialdean argitaratuko da, eta aurrekontua 1.000 milioi eurokoa izango da.

Irismena

Deialdiaren xedea da Itun Berdearen lehentasun nagusietarako konponbideak eskaintzen dituzten proiektuak finantzatzea, eta honako hauek babestuko dira:

  • aplikazio pilotuak, frogantza-proiektuak eta produktu berritzaileak;
  • trantsizio berde eta digitalaren gobernantza hobe batera begirako berrikuntza;
  • berrikuntza soziala eta balio-katearena.

I+B babesteaz gain, deialdiaren bidez, halaber, sozietate zibila inplikatzeko eta Europako herritarrak ahalduntzeko forma berriak bilatu nahi dira.

Deialdiak egitura hau izango du: 11 arlo, 8 gai eta 3 horizontal. Deialdiko arlo guztiei buruzko iritzia eman daiteke.

11 arlo horietatik, zeinak Elikagaien Segurtasun Jasangarriko I+B gaiei lotuta dauden, 6. arloa (“baserritik mahaira” estrategia argitaratu berriari buruzkoa) eta 8.a (konposatu toxikorik gabeko ingurumenari buruzkoa) nabarmendu nahi ditugu: