Nekazaritzako Berrikuntzaren Europako Elkarteak (EIP-AGRI) Horizon 2020 programaren 2. gizarte-erronkarekin lotutako 2019ko deialdiei buruzko liburuxka bat argitaratu du.

2. gizarte-erronkak (2GE), hots, ‘Elikagaien segurtasuna, nekazaritza iraunkorra eta basogintza, itsas ikerketa eta ur kontinentalen ikerketa, eta bioekonomia’, 3,7 bilioi euroko aurrekontua du, eta helburu du nekazariek eta basoginek gaur egun dituzten arazoei irtenbideak ematea.

H2020k eragile ugariko ikuspegi batekin finantzatzen ditu proiektuak: ikertzaileek eta enpresek elkarrekin eraikitzen dituzte irtenbideak, ezagutzak partekatuz eta emaitza praktikoak eta merkatuan aplikatzeko modukoak sortuz. Horregatik, EIP-AGRIk aktiboki babesten ditu proiektuok.

EIP-AGRIk “gutxirekin gauza gehiago eta hobeak lortuko dituen” nekazaritza eta basogintza lehiakor eta iraunkorra sustatzeko lan egiten du. Elkartearen helburua da elikagaiak, pentsuak eta biomaterialak etengabe hornituko direla bermatzen laguntzea, nekazaritzak behar dituen oinarrizko baliabide naturalak errespetatuz lan eginda.