Europako Batzordeak lehiakortasuna bultzatuko du; horretarako, datozen bi urteotan ia 16.000 milioi euro inbertituko ditu ikerketa- eta berrikuntza-jardueretan, EBk ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko duen esparruan (Horizonte 2020).

Orain gutxi onetsitako lan-programek ematen dituzten finantzazio-aukera berriek lotura zuzena dute Batzordearen lehentasun nagusiekin, eta ekarpen nabarmena egingo diete enplegurako, hazkuntzarako eta inbertsiorako neurrien multzoari, merkatu bakar digitalari, Energiaren Batasunari eta klima-aldaketaren aurkako borroka politikoari, industria sendoagoa duen barne-merkatuari eta munduan pisu handiagoa duen bitartekari izango den Europari.

2016-2017rako lan-programa berriek finantzazio-aukerak ematen dituzte, proposamenak egiteko zenbait deialdiren, kontratu publikoen eta bestelako ekimenen bidez; hala nola Horizonte Sarien bidez (guztira, ia 600 gai besarkatzen dituzte).

Egitura Horizonte 2020ren malgutasun globalaren isla da, eta jomugan ditu EBren epe luzerako lehentasunak eta gizarte-erronka premiazkoenak; orobat, ahalbidetu egiten du azkar heltzea sortzen diren arazoei, hala nola gaixotasunen agerraldiei. Lan-programa guztiak dira ofizialak jada, eta Parte Hartzeko Atarian daude.

Zehazki, 2. gizarte-erronkari erantzuten dion Elikagaien Segurtasuneko Lan Programari dagokionez, Batzordeak 774,58 milioi euro emango ditu, honako bost multzo tematiko hauetan banatuta:

  • Elikagaien Segurtasuna: 414,5 milioi euro 48 deialditan.
  • Hazkunde urdina: 58 milioi euro 13 deialditan.
  • Landa-giroa berpiztea: 128 milioi euro 16 deialditan.
  • Bioekonomia: 27 milioi euro 6 deialditan.
  • Beste ekintza batzuk. 147 milioi euro.

2. Gizarte Erronkako WP hori zehatz azaltzeko, INFODAY bat egingo da Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, abenduaren 9an.

WP: Elikagaien Segurtasuna, Nekazaritza eta Baso Kultura Iraunkorrak, Itsasoko eta Barneko Uren Ikerketa, eta Bioekonomia

Parte Hartzeko Ataria

Zer da Horizonte 2020?

EBren prentsa-oharra