Europako Batzordeak atari berri bat abiarazi du, eta horrek aurreko “Participant Portal” ordeztuko du. Horixe izango da Europar Batasuneko finantza-programetarako sarbide bakarra.

Funding & Tender Opportunities Portal webgune berriak “Portal del participante“-n egun dauden funtzio guztiak hartzen ditu. Diseinu berria du eta hitz gakoen bidezko bilaketaren funtzioa hobetu du.

Bi atariok martxan egongo dira, abenduaren amaieran ‘Portal del participante’ deskonektatzen den bitartean.

Bestalde, Europar Batasuneko Lehiakortasunaren Kontseilua joan den azaroaren 30ean bildu zen, eta Horizonte Europaren (H2020i jarraituko dion etorkizuneko ikerketa- eta berrikuntza‑esparru programa) ikuspuntu orokorraren aldeko botoa eman du.

EBko estatu kideek programaren jarduketa-ildo nagusiak adostu dituzte, Europako Batzordearen proposamenean oinarrituta (ekainean argitaratu zen). Hemendik aurrera, Europako Parlamentuarekin negoziatzen jarraitu beharko da, 2019an programa eta aurrekontua onesteko, Kontseiluak eta Europako Parlamentuak hala erabakita elkarrekin.