Europako Batzordeak ikerketa eta berrikuntzarako hurrengo esparru-programaren proposamena aurkeztu du. 2021-2027 aldirako izango da eta “Horizon Europe” izango du izena.

Hauek izango dira hurrengo esparru-programaren helburu nagusiak:

  1. Europar Batasunaren (EB) oinarri zientifiko eta teknologikoak sendotzea.
  2. Europako berrikuntzarako gaitasuna, lehiakortasuna eta enplegua sustatzea.
  3. Herritarren lehentasunei erantzutea eta EBren eredu sozioekonomikoa eta balioak babestea.

Egungo “Horizon 2020” esparru-programak bezala, “Horizon Europe” programa berriak hiru oinarri izango ditu:

  • I. oinarria. Zientzia irekia (25.800 milioi euro jasoko ditu).
  • II. oinarria. Erronka orokorrak eta industriako lehiakortasuna (52.700 milioi euro); sektore arteko ikuspegia emango die I+B jarduerei, bost klusterren bidez:

1. Osasuna: 7.700 M €.

2. Gizarte inklusibo eta seguruak: 2.800 M €.

3. Arlo digitala eta industria: 15.000 M €.

4. Klima, energia eta mugikortasuna: 15.000 M €.

5. Elikadura eta baliabide naturalak: 10.000 M €

Horrez gain, II. oinarrian sartzen dira Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC) jarduerak; 2.200 milioi euro bideratuko dira horietara.

  • III. oinarria. Berrikuntza irekia (13.500 milioi euro).