I+G+b ikerketa-proiektuak bideratzeko laguntzak: EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreari zuzenduak
Eusko Jaurlaritzak 2.450.000 euro bideratuko ditu ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak (I+G+B) finantzatzeko euskal nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzen araubidea iragartzea.
Helburua
Arau honetan erregulatzen diren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.
Nori zuzendua
Hauek izan ahal izango dira oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako eta I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzen onuradun:
A) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:
1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.
2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.
b) Elkarteak eta fundazioak.
c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.
d) Teknologia-zentroak.
e) Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak.
Hauek izan ahal izango dira antolaketaren arloko berrikuntzako laguntzen onuradun:
a) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:
1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.
2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. Enpresa handiak enpresa txiki edo ertain batekin lankidetzan jardun beharko du, laguntza eskatzen den jarduera horretantxe, eta enpresa txiki edo ertainak diruz lagundutako kostuen % 30 gutxienez hartu beharko du bere gain finantzarioki.
b) Elkarteak eta fundazioak.
c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.