Ikerketa emaitzak transferitzeko XII Jardunaldiak elikagaien segurtasunari eta elikadura jasangarriari buruzko proiektuak aurkeztu ditu
70 pertsonak, horien artean, teknologia-zentroetako eta unibertsitateetako ikertzaileek, euskal elikadura-ekosistemako eragileek eta euskal administrazioko teknikariek, parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun sailek eta ELIKA Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan antolatutako Ikerketa emaitzak Transferitzeko XII. Jardunaldian.
Transferentzia Jardunaldiaren hamabigarren edizio hau ELIKAk koordinatutako “Baserritik Mahaira 2022-2026” Ikerketarako Euskal Planaren bigarren fasearen barruan kokatzen da, elikadura sistema iraunkorragoetara eta seguruago eta osasungarriagoetara igarotzeko Europako eta nazioarteko politika eta estrategiei erantzunez.
GAIAK
Ikertzaileek 2024an garatutako 8 ikerketa-proiekturen emaitzak aurkeztu dituzte, bi multzotan banatuta:
- Elikagaien segurtasunaren eremua: kutsatzaile kimikoak erlauntzetan, bakterio patogenoen aurkako bakteriofagoak, elikagaien segurtasuna ontzi izozkailuetan eta egurraren erabilera gaztak ontze prosezuan.
- Elikadura jasangarriaren eremua: elikagai-soberakinak berrerabiltzea, abeltzaintzatik eratorritako metano-isuriak murrizteko produktu eta elikadura-estrategia berriak garatzeko.