Euskadiko nekazaritzako elikagaien balio-kateko 50 eragilek baino gehiagok parte hartu dute Horizon 2020 programak datozen bi urteetarako ekarriko dituen aukerei buruzko jardunaldi batean. Programa horrek 637 milioi euro ditu elikagaien segurtasunaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, arrantzaren eta bioekonomiaren alorretarako.

Jardunaldi horren xedea da zehatz-mehatz azaltzea Horizon 2020 Europako programak zer-nolako aukerak ematen dituen ikerkuntzaren eta berrikuntzaren esparruan “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia” gizarte-erronkari heltzeko.

Prentsa oharra

Aurkezpenak