EFSAren Estrategia Zientifikoari dagokionez, jarduerarik garrantzitsuenetariko bat ikerketaren arloko lehentasunak zehaztea eta lehentasun horiek Europako Batzordeari helaraztea da, hark H2020 programaren “gizarte-erronketan” txerta ditzan. EFSAk Zientzia Batzordeko Kontsulta Foroari eta EFSAren zientzialarien taldeei galdetu die, batzordeari jarduera horretan laguntzeko.

Argitaratu berri den txosten teknikoak jarduera horren emaitzak laburbiltzen ditu, eta honako bost ikerketa gai hauei ematen die lehentasuna elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan:

  1. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikagaietan.

  2. Erleen osasuna.

  3. Elikagaien bidez transmititutako birusak.

  4. Arriskuak balioesteko metodologiak.

  5. Europa osorako sistema integral bat garatzea, Elikagaien Segurtasunari buruzko datuak biltzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta jakinarazteko hodeia oinarri hartuta.

Lehentasuna duten bost arlo horietara iristeko, honako hauei buruzko 60 proposamen hartu ziren abiapuntu gisa: nanomaterialak, toxina naturalak, elikagaietako patogenoak, arriskuak ebaluatzeko metodologiak eta zientzia-komunikazioa.

Irizpide hauek erabili dira lehentasuna zer gaik duten erabakitzeko:

  1. Epe luzeko proiektuak (4-5 urte).

  2. Emaitza hautemangarriak eta eragina EBn.

  3. Merkatuari begirako berrikuntza.

EFSAren ikerketaren arloko lehentasunak, H2020 programarako