EBko 28 estatu kideetako, Islandiako eta Norvegiako elikadura-segurtasuneko agentzia nazionalek inbertsio publiko handiagoa eskatu dute Elikadura Segurtasunari buruzko ikerketarako, eta konpromisoa hartu dute Europako ikerketa babesteko, elikadura-segurtasunean aliantza estrategikoak osatuz, besteak beste, Europako programa bateratuak (EJP), ikerketarako azpiegituren Europako partzuergoak (ERIC) eta beste egitasmo batzuk.

EFSAko Kontsulta Foroa (EFSAko ordezkariek eta estatu kideetako, Islandiako, Suediako eta estatu elkartuetako agentzia guztiek osatzen dute) arduratzen da EFSAri gai zientifikoei buruzko aholkularitza estrategikoa emateaz.

Foro horrek, otsailaren 6an, adierazpen bateratu bat egin zuen Elikadura Segurtasunari buruzko Ikerketarako Europako Gunea babestu eta indartzeko:

 

  • Elikagaien arriskuen ebaluazioan aliantza berriak sustatuz.
  • Ikerketa-partzuergoen sorreran lagunduz, EFSAren puntu fokal nazionalen sareen bitartez
  • Arriskuen ebaluazioetan identifikatutako ikerketa-beharretan eta ezagutzan oinarritutako ikerketarako agendak (RAR) ezarriz
  • Arriskuen kudeatzaileei araudiaren testuingurua eskainiz, azken aurkikuntza zientifikoetan oinarritua
  • Sare zientifiko operatiboak mantenduz ezagutza-hutsuneak eta arrisku berriak identifikatzen dituzten estatu kide guztien ordezkariekin
  • Nazioarteko kooperazioan bazkide aktibo izanez
  • Ikertzaileei mugitzeko ahalmena emanez
  • Open datako atarietan ekarpenak eginez eta ikaskuntza automatikoan eta inteligentzia artifizialean aurrera eginez

Era berean, adierazpen horretan, nabarmentzen da onuragarria dela elkarrekintza eta koordinazioa egotea arriskuen kudeatzaileen (ikerketako finantzaketa arduradunak), EBko Elikadura Segurtasuneko agentzien (Arriskuen Ebaluazioko arduradunak) eta Elikadura Segurtasunari buruzko ikerketako erakunde nazionalen artean.

Horretarako, Kontsulta Foroak adierazpen bateratu egin eta hurrengo egunean, Elikadura Segurtasunari buruzko lehen Ikerketa Batzarra egin zen, 3 estamentu horiek biltzeko asmoz eta, hala, ikerketarako ideiak partekatzeko, bazkideak identifikatzeko eta elikadura-segurtasunari buruzko ikerketa finantzatzeko aukerak aztertzeko.

Batzar horretan, EFSAK identifikatutako lehentasun-arloetan kokatutako Arriskuen Ebaluazioko 48 ikerketa-ideiaren inbentarioa partekatuz zen. Dokumentu hau EFSAk argitaratuko du aurki, eta Arriskuak Ebaluatzeko Agendaren (EU RAA) oinarria da. Agenda horrek Europako proiektu bateratuen bitartez jorratu daitezkeen lehentasunak ezartzen ditu.

Joint Statement of EFSA and the members of EFSA’s Advisory Forum

Risk Assessment Research Assembly (RARA), Utrecht, 7 February 2018

AECOSAN: Primera Asamblea sobre Investigación en Evaluación de Riesgos (RARA)