Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea 2011tik 2016ra bitartean ezarri da Euskadin, “nekazaritzako elikagaien euskal katean sar daitezkeen eta giza osasunean arazoak eragin ditzaketen arriskuak edo/eta kalteak detektatzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko ikerketa-proiektuak babestu eta laguntzeko asmoz”.

 

Ikerkuntza bultzatu eta elikagaien segurtasun gorena lortzeko, urte hauetan hainbat neurri jarri dira martxan. Informazio-liburuxka horretan labur azaltzen dira neurriok:

  1. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketa koordinatzeko mahaia sortzea, plana behar bezala ezartzen dela zaintzeko.
  2. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketaren plataforma sortzea.
  3. 80 ikerketa-proiektu jartzea martxan, 3,3 milioi euroko diru-laguntzarekin.
  4. Europako hiru saretan parte hartzea, erakunde publikoek elkarrekin lan egin dezaten elikagaien segurtasunari buruzko ikerketaren arloan.
  5. Proiektuen emaitzak zabaltzeko eta trukatzeko jardunaldiak antolatzea urtero, planaren nondik norakoen eta ekintzen berri emateko.

 

Liburuxka horretan, halaber, modu grafikoan eta sinplean bildu dira planaren lan-lerroen emaitzak.

 

2011-2016 EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren emaitzei buruzko liburuxka

 

Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea