Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak argitaratu du jada Europako eta nazioarteko kolaborazio-ikerketen proiektuak finantzatzeko programazio bateratuko ekintzen deialdia.

Deialdi horren asmoa da finantzazioa ematea nazioarteko deialdietan gai jakin batzuetan batera parte hartu duten eta gizarteko H2020 erronkei aurre egitean balio gehigarria erakusten duten Espainiako kolaborazio-proiektuetarako.

Erronka globalei batera aurre egiteko, erabilgarri dauden baliabideak arrazionalki erabiltzeko eta Europako eta nazioarteko bikoiztasunak saihesteko, Espainiak, Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioaren bidez, partzuergo transnazionaletan parte hartzen du Ikerketarako Europako Esparruan zein nazioarteko esparruan, ulermen-akordioak eta -memorandumak sinatuz. Akordio horien bidez, konpromisoa hartzen du kolaborazio-proiektu garrantzitsuak babesteko, Espainiako ikerketa-taldeen eta beste herrialde batzuetako taldeen parte-hartzearen bidez.

10 milioi euroko aurrekontua du irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoetarako; hori bai, erakutsi behar dute gaitasuna eta ahalmena dutela ezagutzan aurrerapen handia ekarriko duten I+G proiektuak egiteko.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko ekainaren 24tik uztailaren 21eko 15:00ak arte izango da (Espainiako penintsulako ordua).

Deialdiaren ebazpena: 15/06/17

Oinarri arautzaileen agindua: 15/09/30