Irekita dago elikagaiak ekoizteko nekazaritza iraunkorreko proiektuen deialdia 15/01/14
Elikadura-sistemetarako eta elikadurarekin loturarik ez duten sistemetarako nekazaritza iraunkorrari buruzko ERANET FACCE SURPLUSek deialdi bat egin berri du, nazioen arteko ikerketa-proiektuetarako. Gutxi gorabeherako aurrekontua 15 milioi eurokoa da.
Deialdi horren helburua da berrikuntza eta balio-sorkuntza babestea, sinergiak bilatuz eta biomasa eta bio-birfindegiak abiapuntu hartuta, nekazaritzako biomasaren eta beste batzuen ekoizpen-sistemak iraunkortasunez sendotuta. Halaber, aintzat hartuko dira beharrezko ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-baldintzak, eta klima-aldaketaren aurreko erresistentzia.
Proiektu-proposamenen zientzia-esparruak hiru ikerketa-arlo ditu jomugan:
- Lurraren erabileraren espazio-orientazioa, biomasaren ekoizpena eta eraldatzea areagotzeko, sistemen hazkundea estimulatuz, biomasa berdearen (landarea) erabilera eraginkorra lortzeko.
- Merkatuak sortzea, elikadura-sistemen eta elikadurarekin loturarik ez duten sistema integratuen bidez sortutako produktu- eta zerbitzu-mota askotarako.
- Nekazaritzako elikadura-sistemak eta elikadurarekin loturarik ez duten sistemak iraunkortasunez sendotzea, horretarako lurzorua kudeatzeko sistema integratuak sortuta.
Partzuergoek, gutxienez, ERANETaren 3 herrialde kideetako ikerketa-erakundeak eta enpresak hartu behar dituzte, eta aurre-proposamenak igortzeko azken eguna 2015eko martxoaren 4a izango da.
Deialdiaren testuarekin batera argitaratu dira hautagarritasun-arau nazionalak, ETEek parte hartzeko baldintzak, eskaera-prozedurak eta ebaluazio-prozedurak.
Proposamena www.submission-faccejpi.com helbidean egin behar da.
ERANET FACCEren deialdiari buruzko informazioa