Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeetako Batzordeari Europako misioei buruz igorritako komunikazioa argitaratu du.

Horizon Europeren berrikuntza gisa, misioek ikerketa babestuko dute Batzordearen lehentasun nagusiak lehenesteko eta gaur egun ditugun erronka nagusiei erantzuteko: minbiziaren aurkako borroka; kilima-aldaketara egokitzea; ozeanoa, itsasoak eta urak babestea; hiri ekologikoagoetako bizitza; eta lurzoru osasuntsua eta elikadura segurua, osasungarria eta jasangarriak bermatzeko beharra.

Zer dira?

Hainbat ekintza (besteak beste, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak, jarduteko neurriak eta legegintza-ekimenak) barne hartzen dituzten tresna berriak dira. Helburua da xede zehatzak gizartean inpaktu handiaz eta zehaztutako epean lortzea.

Misioek elkarlaneko ikuspegia lortu nahi dute, eta eragina izango dute I+b-ari zeregin berria ematen baitiote. Halaber, gobernantza- eta lankidetza-modu berriak lortu nahi dituzte, baita herritarrekin lankidetzan aritzeko modu berri bat ere; izan ere, estatu kideek, eskualdeek eta sektore publiko eta pribatuko alderdi interesdun askok parte hartuko dute emaitza iraunkorrak bermatzen laguntzeko.

5 Misioen helburuak

  1. Lurzoruari buruzko ituna Europarentzat: 100 «laborategi bizi», hemendik 2030era bitartean lurzoru osasuntsuetarako trantsizioaren buru izan daitezen.
  2. Klima-aldaketara egokitzea: gutxienez Europako 150 eskualde eta erkidego babestea, hemendik 2030era klima-aldaketarekiko erresistenteak izan daitezen.
  3. Gure ozeanoak eta urak leheneratzea hemendik 2030era bitartean.
  4. 100 hiri adimendun eta klima aldetik neutroak izatea hemendik 2030era bitartean.
  5. Minbizia: Minbiziaren aurkako Europako Planarekin lan egitea hiru milioi baino pertsona gehiagoren bizimodua hobetzeko hemendik 2030era bitartean, prebentzioaren, osabidearen eta gehiago eta hobeto bizitzeko irtenbideen bidez.

Hurrengo urratsak

Gaur egun, EBren misioek erabat aplikatzeko faseari ekin diote. Horizon Europeren 2021-2022rako lehenengo lan-programa ekainaren 16an argitaratu zen eta hura aplikatzeko oinarriak osatzen dituzten ekintzak hartzen ditu barne. Urtea amaitu baino lehen eguneratuko da I+b-aren agenda oso baten bidez.

Horizon Europek hasierako finantzaketa ematen du 1.900 milioi euro bitarteko misioetarako hemendik 2030era bitartean.