FoodSHIFT2030 Europako proiektu bat da. Herritarrek sustatuta, Europako elikadura-sistemaren eraldaketa handinahia gauzatuko du, etorkizunean karbono-kopuru txikiko elikadura-zirkular bat lortzera bideratua. Horrek dietak aldaraziko lituzke: haragi gutxiago eta barazki gehiago kontsumitzea.

 

Aurrekariak

FoodSHIFT2030 proiektua Europako Batzordearen H2020 programak finantzatzen du (7,5 M €), eta Europar Batasuneko I+b-ko Food 2030 politiken esparruan jaio da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) duen konpromisoaren baitan.

Deskripzioa

Proiektu horren partzuergoa Europako 11 herrialdetako 31 bazkidek osatzen dute. Diziplina anitzeko taldea da, 7 udalerri, 11 enpresa txiki eta ertain, 6 GKE eta 6 ikerketa-institutu biltzen dituena. Kopenhageko Unibertsitatea da koordinatzailea.

Elikadura-sistemaren eraldaketa azkarra lortuko da, gaur egungo elikadura-sistemen berrikuntza konbinatzeko, zabaltzeko eta biderkatzeko mekanismo eraginkorrak sortuz, honako hauen bidez: gizarteak sustatutako bederatzi Laborategi Bizkortzaile eta Europa osoan banatutako herri eta eskualdeetako elikadura-sistemen zentro emergenteetan ezarritako hogeita zazpi Laborategi Trebatzaile.

Etorkizuna

FoodSHIFT2030 proiektutik haratago, elurrezko bola baten efektua sortu nahi da: hasteko, ezagutza partekatu nahi da elikadura-sistemaren eraldaketa ahalbidetzeko lanean ari diren herri eta eskualdeetako hainbat sareren bidez; eta, ondoren, Europako beste herrialde, eskualde eta herri batzuetan jarriko dira Laborategi Trebatzaileak.

Proiektua 2020ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2023ko abenduaren 31n amaituko da.