Goi-mailako aditu independenteek osatzen duten EBko Misioen Kontseiluak 5 misio proposatu dizkio Batzordeari, Europak datozen urteetan gainditu beharko dituen mundu-mailako erronka handiei begira:

Erronkak

  1. Lurzoruaren osasuna eta elikadura
  2. Klima-aldaketarako egokitzapena
  3. Ozeanoen zainketa
  4. Klimari dagokionez neutroak eta adimentsuak diren hiriak
  5. Minbizia

Misioak

Batzordeak jendaurrean jarri ditu Misioen Kontseiluak proposatutako 5 misioak, Europako herritarrentzat garrantzitsuak direla eta erronka horiei erantzuten dietela bermatzeko:

  1. Soroez kezkatzea bizitzaz kezkatzea da2030erako, EBko soroen % 75, gutxienez, egoera onean egongo dira.
    • Misioa: behar-beharrezkoak ditugun funtsezko zerbitzuen hornikuntza bermatzea; zerbitzu horiek dira elikagaiak, pertsonak, animaliak, natura eta klima.
  1. Klimari dagokionez prestatuta dagoen eta erresistentea den Europa bateranzko trantsizioa bizkortzea2030erako, Europak prest egon behar du klima-aldaketak ekarriko dituen gorabeherei aurre egiteko.
    • Misioa: etorkizun osasungarri eta oparo bateranzko trantsizioa bizkortzea, planeta-barrera seguru batzuen barruan, eta, hala, gizartearen eraldaketa horretarako konponbideak areagotzea.
  1. Gure ozeano eta urak leheneratzea2030erako, itsasoko urek ondo zainduta egon behar dute.
  • Misioa: kaltetutako ekosistema eta habitatak leheneratzea, eta ekonomia deskarbonizatzea, ekosistema eta habitat horiek ematen dizkiguten ondasun eta zerbitzuen funtsezko iraunkortasuna aprobetxatzeko.
  1. Klimari dagokionez neutralak izango diren 100 hiri lortzea 2030erako – herritarrek herritarrentzat.
    • Misioa: Europako 100 hiri babestea, sustatzea eta agerian jartzea klima-aldaketarekiko neutraltasunerantz sistematikoki eraldatzeko prozesuan (2030erako), eta hiri horiek esperimentazio- eta berrikuntza-gune bihurtzea.
  1. Minbizia menperatzea-Misio egingarria – 2030erako, 3 milioi pertsona baino gehiago sendatuta egongo dira, eta beren bizitza luzea eta hobea izango da.
    • Misioa: minbizia ondo ezagutzea, prebentzioa hobetzea, diagnostikoa eta tratamendua hobetzea, minbiziarekiko esposizioa duten pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta Europa osoak aukera berdinak izan ditzala bermatzea.

Eman beharreko pausoak:

  • Udan, herritarrei zuzendutako zenbait online ekitaldi egingo dira. Horien bidez, Europako herritarren lehentasunak zein diren aztertuko da eta horien ideiak hobeto ezagutuko dira, proposatutako misioak bat etor daitezen herritarren beharrekin.
  • Misioen Kontseiluak bere azken gomendioa emango dio Europako Batzordeari “Europako I+Bren egunak” ekimenean, zeina 2020ko irailaren 22tik 24ra bitartean izango baita.
  • Batzordeak hautatutako misioak zein diren jakinaraziko du 2020. urtearen amaieran.
  • 2021ean, hautatutako misioak abian jarriko dira, Horizon Europe ekimenaren zati gisa.