Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak, ELIKAren aholkularitza teknikoarekin, Baserritik Mahaira Euskal Ikerketa Plan berria (2022-2026) egin dute.

Ikerketa-plan berri hori egiteko, kontuan hartu dira elikadura-sistema jasangarri, seguru eta osasuntsuagoetaranzko trantsiziora bideratzen duten nazioarteko estrategia politiko berriak, hala nola Europako Itun Berdea, Baserritik Mahaira Estrategia, GJHak, Elikadura 2030 eta Horizon Europe. Halaber, plan hori bat dator estrategia horiek guztiak Euskadin zabaltzeko asmoarekin: Basque Country 2030, Basque Green Deal, RIS3, PEGA berria, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana, eta Osasun Estrategia.

Helburuak

Plan berri honen helburu estrategikoak hauek dira:

  1. Elikagaien Segurtasunaren arloan erabakiak hartzen laguntzeko ebidentzia zientifikoak ematea.
  2. Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketa koordinatzea, eta benetako ikerketa-premiei erantzun eta I+G+b arloko proiektu eraginkorrak garatzea.

Jarduketa-eremuak

Hiru jarduketa-eremu zehaztu dira, Euskadiko elikaduraren balio-kateko fase guztietan aplikatzen direnak: ekosistema jasangarriak, ekoizpena, eraldaketa, banaketa, HORECA eta kontsumitzaileak.

  • Elikadura segurua.
  • Elikadura osasuntsua.
  • Elikadura jasangarria.

Parte-hartzaileak

Ikerketa-plan berri hori, aurreko bien antzera, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak sustatutako Ikerketaren Koordinazio Mahaitik egituratzen da, ELIKAren koordinazioarekin, eta arlo horietan lan egiten duten I+G+b eragileek osatzen dute. Elikagaien sektoreak eta zientzialari adituek elkarrekin lan egiten dute Planaren helburuak gauzatzeko, ikerketa-premiak identifikatuz eta lehenetsiz eta hainbat proiektutan parte hartuz.

Transferencia

Ikerketa-plan berri hori eta 2021ean egindako ikerketa-proiektuen emaitzak Elikagaien Segurtasun Arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko IX. Jardunaldian aurkeztuko dira. Ekitaldia apirilaren 7an egingo da, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago argitaratuko da laster ELIKAren webgunean.