Eman izena SusAn-ek beste ERA-NET batzuekin batera egindako bi deialdien ikerketa-proiektuen online mintegian; datorren abenduaren 1ean izango da. Aukera paregabea da 4 ERA-NETetako bazkideek (SusAn, FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop), ikertzaileek, interesa dutenek eta finantzatzaileek proiektuen lan-arlo nagusiei buruz eztabaidatzeko.

Europar Batasunak 2050erako klima-neutraltasunerako trantsizioa egiten duen heinean, erantzunak, sistemak eta praktika berritzaileak beharko dira abeltzaintzan, berotegi-efektuko gas gutxiago isuri dadin eta karbonoa hobeto eliminatu dadin. Ekitaldi honetan xede hori lortu asmoz proiektu horiek garatzen ari diren ikuspegi esperantzagarriak aztertuko dira, IKTen aukerak, robotika eta datu aurreratuen analisia aprobetxatzen dituztenak barne.

2018ko baterako deialdiko proiektuak (SusAn, FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD)

Hasteko, “Animalien ekoizpenean berotegi efektuko gasen jaurtiketa gutxitzeko teknologia berriak, erantzunak eta sistemak” nazioz gaindiko 8 proiektuen lehen zatiko emaitzak aurkeztuko eta eztabaidatuko dira eta proiektuetan egiteko dauden ekintzak analizatuko dira, ekintzok nekazaritzan, politikan eta araudietan izatea espero den eraginaz gain.

2021eko baterako 2. deialdiko proiektuak (SusAn, FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop)

Bigarren zatian “Labore- eta abeltzaintza-sistema mistoen zirkulartasuna, klima-aldaketa moteldu eta aldaketa horretara egokitzea azpimarratuz” gaiari buruz duela gutxi aztertutako 9 ikerketa-proiektuak aurkeztuko dira. Proiektu horien artean dago ConnectFarms Agroekosistemak eta nekazaritza jasangarriak bioekonomia zirkularrarekin eta teknologia berriekin konektatuz”. Proiektu horretan parte hartu du NEIKERrek, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta.

Mintegi hau ILVO eta ELIKAk antolatu dute, SusAn esparruan finantzatutako proiektuek sortutako ezagutza jakinarazteko eta hedatzeko arduradunek.