Elikak “European Research Area on Sustainable Animal Production” Cofund Susan ERA-Net sarean parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ordezkari gisa.

Helburua

SusAnen helburua da estatu kideek eta bazkide parte-hartzaileek animalia-ekoizpenerako sistema iraunkorrei buruz elkarrekin egiten dituzten ikerlanak koordinatzea eta gauzatzea, iraunkortasunaren hiru oinarriak bermatuz (ekonomia, gizartea eta ingurumena).

SusAnek animalia-ekoizpenaren fase guztiak hartzen ditu: osasuna, ongizatea, hazkuntza, elikadura, kalitatea eta elikagaien segurtasuna.

Kideak

Sarea Europako 22 herrialdetako 38 erakundek osatzen dute, eta H2020ren 5 milioi euroko finantzaketa du. Proiektua 2016ko martxoan hasi zen eta 2022eko otsailean bukatuko da.

Deialdiak

  1. 2016ko lehen deialdian, SusAneko 23 bazkidek 16 milioi euro jarri dituzte 14 europako proiektu finantzatzeko, Europako Batzordetik jasotzen duen Top-up finantzaketa barne.

2. 2018ko Urrian 8an zabaldu zen SusAn sarearen eta beste 2 ERA-NETen (ERA-GAS eta ICT-AGRI 2) arteko bigarren deialdi bateratua honako gai honi buruz: “Animalia ekoizpeneko sistemetan berotegi-efektuko gasen isurpena murrizteko teknologia berriak, irtenbideak eta sistemak”.

Gai horri buruzko proiektuen proposamenak aurkezteko epea 2018ko abenduan amaitu zen eta 2019ko ekainan koordinatzaileei azken proiektuek  jakinarazten zizkien. 8 proiektuek 2020an hasi dira.

3. 2021eko martxoaren 9an SusAn eta beste 3 ERA-NETen (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop) arteko baterako deialdi bat aterako da. Deialdiaren xedea da “nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemak (berr)integratzea, eta, hala, sistema horien arteko zirkulartasuna hobetzea”.

Deialdi bateratu horrek 16 milioi euroko aurrekontua du eta zenbateko hori 30 erakunde publiko finantzatzailek jarri dituzte eskuragarri. Erakunde horiek Europako 16 herrialdetakoak, EBri loturiko 3 herrialdetakoak eta EBtik kanpoko 4 herrialdetakoak dira. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren laguntza teknikoarekin, 100.000 € jarriko ditu proiektuak aurkezten dituzten edo proiektuetan parte hartzen duten I+B arloko euskal erakunde publiko eta pribatuak finantzatzeko. Horretarako, partzuergo transnazionalak sortu beharko dira eta bete egin beharko dira finantza-erakunde bakoitzari dagozkion estatuko/eskualdeko arauak.

Deialdiaren xedearen xehetasun guztiak, eskaera egiteko prozesua eta arauak txosten honetan daude.

Informazio gehiago

Página actualizada el