SusAn ERANETaren ikerketa proiektuei buruzko online mintegia
Izena eman ezazu SusAn ERANETak finantzatutako animalia‑ekoizpen jasangarrirako sistemei buruzko ikerketa‑proiektuen mintegi birtualean. Mintegia 2020ko azaroaren 17 eta 18an izango da, eta aukera paregabea izango da SusAn, FACCE ERA‑GAS eta ICT‑AGRI 2 taldetako kideek, ikertzaileek, interesa duten pertsonek eta administrazioek proiektuen lan‑esparru nagusiei buruz eztabaidatzeko.
Azaroaren 17a
2017. urtearen erdialdetik aurrera, 14 ikerketa‑ eta berrikuntza‑partzuergok ezagutza berriak lortzeko lanari ekin zioten Europako animalia‑ekoizpenaren produktibitatea, erresilientzia eta lehiakortasuna hobetzeko, hondakinak murrizteko baliabideen erabilera hobetzeko eta kudeatzeko, Europako animalia‑ekoizpenaren ingurumen‑jasangarritasuna hobetzeko eta nekazaritzako jardunbideak hobetzeko, kontsumitzaileen onargarritasunak hobera egin eta giza erronka batzuei aurre egin ahal izateko (esaterako, animalien ongizatea, elikagaien kalitatea eta segurtasuna, biodibertsitatea eta ekosistemen zerbitzuen hornidura).
Lehen eguneko goizean, 14 proiektuetako koordinatzaileek ondorioak aurkeztuko dituzte bideoen eta pitching saioen bidez. Mintegia amaitzeko, saio dinamiko eta parte‑hartzaile bat egingo da, komunikazio-estrategiaren eta interes‑taldeen parte‑hartzearen arduradun diren ELIKAk eta ILVOk antolatutakoa.
Azaroaren 18a
Goizez egingo den bigarren jardunaldi horretan, hiru ERANETen artean (SusAn, FACCE ERA‑GAS eta ICT‑AGRI 2) egindako deialdi baten bidez finantzatutako proiektuak aurkeztuko dira.
2019. urtearen amaieratik, ikerketako 8 partzuergok beren proiektuak abian jarri zituzten honako hau garatzeko: “Teknologia, irtenbide eta sistema berriak animalia‑ekoizpeneko sistemek eragindako negutegi‑efektuko gasen isurketa murrizteko”. Hasierako mintegi honen helburu nagusia da aribidean duten ikerketa horri buruzko informazioa ematea.
Izen ematea
Izena emateko orria: https://forms.gle/eEYmpe2akeDVLfPJ8
Izena emateko epea azaroaren 11ra arte egongo da zabalik.