2020ko azaroaren 17an, SusAN proiektuen azken emaitzak aurkeztu zitzaizkien 106 bertaratuei.

Arrakasta

Ekitaldia antolatzeaz arduratu ginen taldeko (ELIKA eta ILVO) kideok eskerrak eman nahi dizkiegu gure koordinatzaile bikainei eta entzule itzelei azken eztabaida-saioan izandako eztabaida emankorragatik. Koordinatzaileek ERA-NET SusAnen deialdi kofinantzatuaren bidez finantzatutako 14 proiektuek egindako ikerketa transnazionalaren arrakasta erakutsi zuten.

2017. urtearen erdialdetik aurrera, 14 ikerketa-partzuergok (20 herrialde baino gehiagotako 100 ikertzaile baino gehiago) euren lanari heldu zioten, animalia-ekoizpen jasangarriaren arloan ezagutza berriak lortzeko.

Sarrera

Mintegi honi SusAn-eko koordinatzailearen ongietorriak eman zion hasiera. Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko kide Jean-Charles Cavitte aurkeztu zuen, zeinak Baserritik Mahaira estrategia eta hurrengo Horizon Europe aurkeztu zituen. Horretarako, Elikadura, Bioekonomia, Baliabide Naturalak, Nekazaritza eta Ingurumeneko 6. klusterrean zentratu zen.

I+G+b Proiektuak

SusAn proiektuei buruzko mintegi birtualean, 14 proiektuak hiru multzotan banatu genituen: hiru saioetan, proiektu bakoitzari buruzko bideo motzak erakutsi genituen. Bideo horiek koordinatzailearekin eta ILVOrekin lankidetzan egin ziren.

Gero, proiektuaren koordinatzaile bakoitzak bost minutuko aurkezpena egin zuen. Horretarako, proiektuaren emaitzetan zentratu eta honako galdera honi erantzun zioten: “Zure proiektuaren amaieran, animalia-ekoizpeneko sistema jasangarriagoak lortzen nabarmen lagun dezaketen etorkizuneko zein ikerketa-premia antzeman dituzu?”

Saio bakoitzaren ostean, entzuleek galderak egin zituzten, eta horiek SusAnen webgunean daude argitaratuta.

Aurkezpenak eta bideoak informazio publikoa dira, eta garrantzitsuak eta erabilgarriak izan daitezke Europako nekazaritzako elikagaien sektoreko edozein produktu edo I+G proiekturentzat.