ILVOk eta ELIKAk, Animalien Ekoizpen Iraunkorraren ERA-Net SusAn-en “Jakintzaren eta Komunikazioaren Trukeko” arduradunek, ERA-Net horren lehenengo informazio-buletina egin dute.

Lehenengo edizio honetan, ERA-Net-i buruzko sarrera motz bat egin dute eta informazio liburuxka argitaratu dute. Halaber, laburki azaltzen dira sareak kofinantzatzen dituen eta hasi berri diren 14 ikerketa-proiektuak, eta bakoitzari buruzko diptikoak argitaratu dira.

Bestalde, ELIKAk joan den azaroan Bilbon egindako ekitaldien berri ematen da: partzuergoaren urteko bilkura eta ikerketa-proiektuen lehenengo mintegia.

Eta, azkenik, egingo diren hurrengo ekitaldiak iragartzen dira, baita beste 2 Era-net-ekin (FACCE ERA-GAS eta ICT AGRI2) 2018an elikakatearen iraunkortasunaren arloan egingo den deialdi bateratua eta Animalien Ekoizpen Iraunkorrean I+g-ren Agenda Estrategikoa ere.

SusAn-en Newslettera lau hilean behin argitaratuko da eta lotura honetan egin daiteke harpidetza.

Newsletter SusAn- Otsaila 2018