SusAn tailerra: Animalia-ekoizpen-iraunkorraren etorkizuna imajinatzen
Animalia-ekoizpenerako Sistema Iraunkorren ERA-Net SusAn sareak tailer bat antolatuko du apirilean Erroman, eta ELIKA bertan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailaren ordezkari gisa. Tailerraren helburua Europako ikerlari gazteak elkartzea da, elkarrekin Europako animalia-ekoizpen iraunkorrari buruzko ikuspegi bat lantzeko.
Hartzaileak
Doktorego ondoko lehen etapan dauden Europako ikertzaileak, animalien ekoizpen iraunkorrari loturiko ikerketa-proiektu nazionaletan eta/edo nazioartekoetan parte hartzen ari direnak.
Helburuak
- Europako animalia-ekoizpen iraunkorraren onura eta erronka nagusiak definitzea.
- Europako animalien ekoizpena iraunkorragoa izan dadin egin litezkeen alternatibak eta bideak eztabaidatzea.
- Europako animalien ekoizpen iraunkorrari buruzko ikuspegi koherentea sortzea eta “Europako animalia-ekoizpen iraunkorraren narratiba” bat eraikitzea.
- Narratiba horri buruzko zientzia-artikulu baten oinarria sortzea; parte-hartzaileek tailerraren ondoren idatziko dute.
Eguna eta lekua
Italiako MIPAAF izango da tailerraren buru, ELIKA kide duen Komunikazio Taldearen laguntzarekin eta Erroman egingo da datorren apirilaren 27tik 29ra.
Izena emateko eskaera
Tailerrean parte hartzeko, eskaera-prozesuan ageri diren baldintzak bete behar dira. Eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 20a da.