Elikagaien Segurtasun Arloko Ikerketa Transferitzako VIII. Jardunaldiaren emaitzak
175 pertsonak hartu zuten parte apirilaren 21ean Leartiker-en egin zen Elikagaien Segurtasun Arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko VIII. Jardunaldian. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, elikaduraren balio-kateko eragileak, zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak eta administrazioetako teknikariak egon ziren.
Ekitaldiaren anfitrioi-lanak egin zituen erakundeko hizlariek 2020an zehar elikagaien segurtasunaren arloan gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkeztu zituzten. Emaitza horiek oinarri gisa erabiliko dira elikadurarekin lotutako arriskuak murriztea eta prebenitzea xede duen aholkularitza zientifikoa areagotzeko.
Jardunaldian askotariko gaiak landu ziren: gaztekin lotutako elikagaien segurtasuna, infekzio bakterianoak kontrolatzeko teknika genomikoak, patogenoak ezabatzeko sukaldaritza-tratamenduak, Q sukarra, antibiotikoekiko erresistentziak, elikadura-osagarrien arriskuak eta onurak, ontzi jasangarrien fabrikazioa, eta abar.