ELIKAk FoodRUs proiektu europarrean parte hartzen du. Proiektuaren helburua da lankidetzako elikadura-sistema zirkular berritzaile bat garatzea, nekazaritzako elikagaien kateko elikagaien galera eta xahuketa saihesteko.
Helburua
Mundu-mailan, elikagaien heren bat galdu edo xahutu egiten da, eta, soilik Europan, xahuketa horrek 143 mila milioi euroko kostua dakar urtero. FoodRUs proiektuaren xedea da elikagaien galera eta xahuketa murriztea, eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea nekazaritzako elikagaien sektoreko balio-katearen etapa guztietan.
FoodRUs Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta dago; zehazki, 12. GJHarekin (Ekoizpen eta kontsumo arduratsua). Izan ere, haren helburua da tokiko elikadura-ekosistema erresilienteak eta jasangarriak sortzea Europan, tokiko zein eskualdeko mailan, eragile eta diziplina anitzeko ikuspegia dutenak.
Soluzio teknologikoak
FOODRUSek 23 soluzio zirkular ezarriko ditu berrikuntza kolaboratiboko hainbat moduren bidez, eta eragile guztiak sartuko ditu tokiko elikadura-sistemetan: nekazariak, eraldatzaileak eta banatzaileak, eta kontsumitzaileak.
Hauek dira planteatzen diren soluzioak:
- Maila teknologikoan: blockchain soluzioak, elikagaien galera eta xahuketa kudeatzeko.
- Maila sozialean: hezkuntza-materialak eta herritarrentzako zientzia-jarduerak, kontsumo-ohitura iraunkorrak sustatzeko.
- Erakunde-mailan: tokiko kontsumoa eta dohaintza sustatzeko sareak.
- Maila fiskalean: ‘Pay As You Throw’ eskema berriak.
FOODRUSek hiru proiektu pilotu egingo ditu soluzio horiek probatzeko:
- EAE-Nafarroa eskualde arteko proiektu pilotua, barazki eta entsalada prestatuak ardatz dituena.
- Danimarkako proiektu pilotua, haragia eta arraina ardatz dituena.
- Eslovakiako proiektu pilotua, ogiaren balio-katea aztertzen duena.
ELIKAren zeregina
Guk bi zeregin nagusi ditugu proiektuan:
Batetik, Europan eta nazioartean elikagaien galera eta xahuketarekin lotuta egiten diren beste proiektu eta ekimen batzuekiko lankidetza koordinatzen dugu. Horretarako, lankidetza- eta kooperazio-sare bat 34 proiektuekin sortu dugu tartean dauden eragile guztiekin, esperientziak eta emaitzak partekatzeko, sinergiak eta elkar osatzeko aukerak identifikatzeko eta baterako ekintzak gauzatzeko. Lan horren ondorioz, ekintza hauek garatu dira:
- Lankidetza-mapa, CCNko 34 proiektuen informazioarekin, gaien araberako kategorietan sailkatuta.
- Lankidetza-plana, proiektu horien lankidetza eta elkarlana definitzeko.
- CCN web-mintegia (2022, otsailak 16): Web-mintegi horretan amaitutako proiektuek eta abian direnek identifikatutako praktika onak eta oztopoak partekatu dira. Bertan, europar proiektuetako 30 ordezkarik hartu dute parte, hiru lantegi tematikotan banatuta:
- Balorizazioa
- Elikagaiak xahutzea prebenitzeko teknologiak
- Elikagaiak xahutzea prebenitzeko estrategiak
Lantegietako ondorioak link honetan eskuragarri daude.
- CCN cooperation session-mintegia (2023ko otsailaren 7a) prestatu dugu data partekatzeko eta interes-taldeak inplikatzeko lan egin duten Europako proiektuen esperientzia ezagutzera emateko xedez, bai eta sare horretan proposatutako lankidetza‑jardueren inguruko eztabaida sortzeko ere. Bertan, europar proiektuetako 26 ordezkarik hartu dute parte.
- Egitaraua eta Aurkezpena– ELIKA
- Mintegiaren txostea
- Proiektu anaien ekitaldia (2023ko urriaren 26a). Bost anaia-arreben proiektuak -FAIRCHAIN, FOODRUS, CO-FRESH, Ploutos eta LOWINFOOD- Bruselan bildu ziren, hiru urteko elkarlanari buruz hausnartzeko, emaitza positiboekin. Baterako komunikazioan, Elikadura Sistema Iraunkor baterako Berrikuntza Plataformaren hedapen eta erabileran eta gomendio politikoetan zentratuta. Gainera, bileran mahai-inguru bat egin zen, eta bertan, koordinatzaileek ikasitako ikasgaiei buruz eztabaidatu zuten. Europako Batzordeko eta Ikerketa Agentzia Bateratuko ordezkariek lankidetzaren arrakasta goraipatu zuten, eta emaitzak zabaldu ahala oihartzun handiko emaitzak aurreikusi zituzten.
- Ate irekien jardunaldia (2024ko urtarrilak 31 eta otsailak 1): FoodRU proiektuaren azken ekitaldia Nafarroan, tailer nazionala, erregionala eta ate irekien jardunaldia elkartuz, elikaduraren balio-kateko eragileei zuzendutako bi eguneko ekitaldi batean.
Bestetik, barazkien inguruko Euskadi-Nafarroa proiektu pilotuan parte hartzen dugu; zehazki, elikagaien xahuketaren aurkako euskal estrategian dugun esperientzia jarriko dugu eskuragarri, eta sortutako ezagutza bideratuko.
Kideak
Proiektu hori Deustuko Unibertsitateak koordinatzen du, Europako 10 herrialdetako beste 29 bazkiderekin partzuergoan. Bazkide horien artean daude ELIKA eta beste zenbait euskal erakunde, hala nola HAZI, BCC eta EROSKI.
Aurrekontua eta iraupena
Proiektua H2020-k finantzatu du. Aurrekontua 6 milioi eurokoa da, eta 3 urte eta erdi iraungo du (2020-2024).
Informazio gehiago
Página actualizada el