FOODRUS ekitaldia hasten da: elikagaien xahuketa murriztuz!
Horizon 2020ko FOODRUS proiektuaren helburua da Europan tokiko elikagai-sistema erresilienteak eraikitzea eta, horretarako, nekazaritza-elikagaien balio-katean zehar zenbait konponbide zirkular garatzea elikagaien galera eta xahuketa murrizteko.
Zeregin hori betetze aldera, Nafarroan funtsezko 3 ekitaldi egiten ditugu gaur eta bihar. Hona hemen horien helburua:
- Elikagaien xahuketaren aurkako Europako, Estatuko eta eskualdeko estrategiak aurkeztea.
- Estrategiak gauzatzeko elikagaien balio-kateko aktoreen erronkei buruz kontzientziatzea.
- FOODRUS proiektuko konponbideei eta eskualdeko nahiz Estatuko beste ekimen batzuei esker, zenbait erronka nola konpondu daitezkeen aurkeztea.
- Elikagaien xahuketaren eta galeraren arloan Kataluniak (proiektuari atxikitako eskualdea) egindako urratsak aurreratzea, FOODRUS eredua errepikatzeko.
1. Tailer nazionala (urtarrilak 31 eta otsailak 1)
Lehenik eta behin, ELIKA eta ARCren laguntzaz, AINek antolatzen duen Espainiako Tailer Nazionalean elikagaien galera eta xahuketa prebenitzeko Europako, Estatuko eta eskualdeetako (Nafarroa, Euskadi eta Katalunia) araudiak aditzera ematen dira. Ondoren, betebehar berrien eta elikagaien balio-kateko eragileen erronken inguruko klusterren eta elkarteen ikuspegia eztabaidatzen da, eta elikagaien xahuketari aurre egiteko Euskadiko, Nafarroako, Kataluniako eta Estatuko enpresen ekimenak bihar aditzera emango dira.
2. Ate irekien jardunaldia (urtarrilak 31)
AINen laguntzaz ELIKAk antolatutako ate irekien jardunaldian, elikagaien galera eta xahuketa murrizte aldera, FOODRUSeko bazkideek entsaladaren, haragiaren eta arrainaren nahiz ogiaren balio-kateetako proiektuaren 3 pilotuetan garatu diren oinarrizko konponbideak aurkezten dituzte. Gainera, konponbide teknologikoen saio elkarreragileak gauzatuko dira herrialde osoan konponbideak errepika daitezen sustatzeko.
3. Errepikatzeko eskualdeko tailerra (urtarrilak 31)
AIN eta ELIKAren laguntzaz ARCk antolatzen duen errepikatzeko eskualdeko tailerrean Kataluniako posizioa eta FOODRUS proiektuaren aurrerapausoak azaltzen dira, eta Kataluniako testuinguruari ondoen egokitzen zaizkion konponbideek nola eragin duten aipatzen da.
Hartzaileak
3 ekitaldi horietan arduradun politikoak, elikagaien xahuketa lantzen duten Europako proiektuen erakundeak eta elikaduraren balio-kateko 200 agente biltzen dira, aurrez aurre zein online aztertzeko.
Tokia
AIN, Cordovilla, Nafarroa. Halaber, online jarraitu ahalko da.