H2020ren ondorengo Europako Esparru Programa lantzen
Europako Batzordea Horizon 2020ri jarraituko dion Ikerkuntza eta Berrikuntzako (I+b) hurrengo Esparru Programaren proposamena prestatzen ari da.
Oinarrizko estrategiak eta erreferentziazko dokumentuak:
- EBko misioari begirako ikerkuntza eta berrikuntza: Mariana Mazzucato adituak, Europako Batzordeko barneko eta kanpoko interes-taldeen ekarpenetan oinarrituta, zenbait gogoeta akademiko egin ditu berrikuntzak sustaturiko hazkundearen arazoei irtenbidea emateko, eta txosten hau gogoeta horien emaitza da.
- Testuinguru horretan, Europako Batzordeak kontsulta bat egin du alde batetik txostenari buruzko iritziak eta bestetik ikerkuntza eta berrikuntzako misio posibleen inguruko ideiak biltzeko apirilaren 3rako.
- I+Gko inbertsio publikoak justifikatzeko eta inbertsio horiek EBko hazkundean eta enpleguan izango duten eragina zehazteko Batzordearen analisia.
- Horizon 2020ren tarteko ebaluazioari buruzko jakinarazpena: I+b arloko finantzaketarako Europako hurrengo programaren inpaktua maximizatzeko aukerei buruzko iritziak laburbiltzen ditu.
- Horizon 2020ren ebaluazioa: H2020ren tarteko ebaluazioaren emaitzak, egindako azterketak eta ebaluazio-metodoak.
- LAB – FAB – APP: Inbertsioa Europaren etorkizunean: Maila Handiko Talde independentearen txostena, EBko I+b programen eragina nola maximizatu azaltzen duena.
- Europako berrikuntza berritzailearen bizkortzea: txosten honetan, berrikuntza berritzailea hasieratik finantzatu eta sustatuko duen Europako Berrikuntza Kontseilua (EIC) nola ezarri aholkatzen da.
Hurrengo pausoak:
- 2018ko maiatza: Batzordeak EBren hurrengo aurrekontuaren proposamena onartuko du.
- 2019: Batzordeak I+b arloko hurrengo esparru-programaren proposamena onartuko du.
- 2020: Kontseiluak eta Europako Parlamentuak esparru-programa berria negoziatu eta onartuko dute.
European Commission: Designing the next framework programme