FOODRUS: Elikagaien xahuketa murrizten ekitaldiak nekazaritzako elikagaien balio-katean zehar elikagaien xahuketa murrizteko erronka eta irtenbide jasangarriak aztertu ditu bi egunez. Erakunde publiko, industriako lider eta adituek bat egin zuten estrategiak eta ekimenak partekatu eta lankidetza posibleak sustatzeko. Ekitaldian 46 hizlarik hartu zuten parte eta horietako 10 Euskadiko balio-katearen ordezkariak izan ziren. Halaber, 200 pertsona bertaratu ziren, bai aurrez aurreko modalitatean, bai online.

Urtarrilaren 31

  1. Tailer Nazionala

Ekitaldiari hasiera emateko, hasiera-saioa egin zen AIN, ELIKA eta ARCko Ane Ursuaren, Arantza Madariagaren eta Alfred Vararen eskutik. Ondoren, Europako Batzordeko eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko ordezkariek hartu zuten parte. Europako Batzordeko Cristina Lisetchik elikagaien xahuketa murrizteko Europar Batasunaren ekintza-plana aurkeztu zuen, eta Ministerioko Ana Díazek Elikagaiak alferrik galtzea eta xahutzea prebenitzeko estatuko Legea jorratu zuen.

Goizeko saioak eskualdeko gobernuetako ordezkariekin (Nafarroako Uxue Itoitz, EAEko Raúl Perez eta Kataluniako Joan Gòdia) egin zuen aurrera, zeinek elikakatean jasangarritasuna sustatzeko eskualdeko politikak eta estrategiak aurkeztu zituzten. Ondoren, elikagaien xahuketa prebenitu eta murrizteko eskualdeetako ekintza-planak eta zabalkuntzak erakutsi ziren.

Goizari amaiera emateko, bi mahai-inguru egin ziren. Lehengoan, elikagaien xahuketaren arloko betebehar berriei buruz klusterrek eta teknologia-zentroek duten ikuspegia landu zuten AINk, Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Zentro Nazionalak (CNTA), Kataluniako FoodService klusterrak eta Basque Food Cluster elkarteak. Bigarrenean, berriz, nekazaritzako elikagaien balio-kateak elikagaien xahuketa murrizteko duen erronka jorratu zuten, zenbait ikuspegitatik. Azken mahai horretan, zenbait sektoretako ordezkariek hartu zuten parte, honako hauek barne: Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK), Florette, Eroski, Erriberagoitiako Mankomunitatea, Correos, Basque Culinary Center (BCC) Innovation, eta euskal kontsumitzaileen EKA/ACUV eta UCE elkarteak.

Eguerdian, Nahuel Eduardo Pazosek (BCC Innovation), sukaldaritza-ikuskizun batean, kozinatzean elikagaien xahuketa ahalik eta gehien murrizteko ikuspegi sortzaileak eskaini zituen.

  1. Ate irekien jardunaldia

Arratsaldean FOODRUSen ate irekien jardunaldia egin zen. Jardunaldi horretan, Nekazaritako Kopenhageko eta Eslovakiako unibertsitateek FOODRUS proiektuaren pilotuek (espainiarra, daniarra eta eslovakiarra) izan dituzten emaitza gakoak aurkeztu zituzten, eta Hazik eta Deustuko Unibertsitateak proiektuan zehar garatutako irtenbide teknologikoen berri eman zieten entzuleei, bi saio interaktibotan.

  1. Eskualdeko tailerra

Eguna amaitzeko, ARCk zenbait FOODRUS irtenbide aurkeztu zituen Kataluniako eskualdeko ibilbide-orrian sartzeko.

Otsailaren 1a

    1. Tailer Nazional

Bigarren egunari hasiera emateko, Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioak hitzaldi bat eman zuen beren ekimenen berri emateko, eta azpimarratu zuten denon erantzukizun ezinbestekoa dela elikagaien xahuketaren aurka borrokatzeko. Ondoren, elikagaien xahuketari aurre egiten dioten zenbait negozio-eredu eta -ekimen aurkeztu ziren, besteak beste: Villa Javier, Mejana Gourmet, Ingredalia, Espigoladors, Bilbao Dendak, Oreka eta Feltwood. Goizaren amaieran, FOODRUS irtenbideak ezarpen errealei buruzko erakustaldiak egin zituzten EDER Partzuergoak, Eroskik eta CI Burlada FPk.

 

2. B2B bilerak

Ekitaldiaren programazioari amaiera emateko, alde biko 15 bilera egin ziren, bai aurrez aurreko modalitatean, bai online. Bilera horietan, bertaratuek aukera izan zuten bertaratutako beste pertsona batzuekin eta hizlariekin biltzeko. Horrela, sinergiak sortu ziren eragileen artean, eta elikagaien xahuketa murrizteko lankidetza potentzialak sortu ziren.

Emaitzak

Egindako inkesten emaitzek adierazten dute ekitaldiak bete egin zituela bertaratuen itxaropenak; izan ere, gehienen ustez hitzaldiak onak edo bikainak izan ziren, eta hiru erakundeen antolaketa ere: ELIKA, AIN (Nafarroako Industrien Elkartea) eta ARC (Agènica De Residus De Catalunya).

Laburbilduz, FOODRUS: Elikagaien xahuketa murrizten elikagai sistema jasangarriagoak eraikitzeko pertsonek eta kolektiboek egin duten ahaleginaren isla izan da. Trukatutako ikuspegiek eta sortutako konexioek lagundu egingo diete elikagaien xahuketa murrizteko egun egiten diren saiakerei.

 

Ekitaldiaren grabazioa YouTuben dago eskuragarri.