Etorkizuneko elikadura sistemetarako berrikuntza, elkarlan eta konponbide jasangarriei buruzko FOODRUS eta CO-FRESH ekitaldien azken jardunaldiak elkarrekin egingo dira martxoaren 13 eta 14an, Bruselan.

Bi eguneko ekitaldian FOODRUS eta COFRESH proiektuen azken emaitzak, konponbide berritzaileak eta elkarlan eta lankidetza ekintzak aztertuko dira.

Egitaraua

Programak honako hau izango du barne:

  • Elikagaien xahutze eta galerari ekiteko konponbide berritzaileak.
  • Elkar sorkuntzako metodologiei eta ikasitako irakaspenei buruzko ikuspuntuak.
  • Etorkizuneko elikadura-sistemak konfiguratzeko gomendio politikoak..
  • Lotutako proiektuekin izandako elkarlanaren mugarriak (COFRESH, LOWINFOOD, FAIRCHAIN eta PLOUTOS) ELIKAk antolatuta.
  • Etorkizunari begira hartzeko ikuspuntuak.

Publiko xedea

Ekitaldia proiektu bien eta CCN sarearen kideei zein etorkizuneko elikagaiak jasangarriak izan daitezen laguntzen duten administrazio, komunitate zientifikoari eta elikakateko eragileei dago zuzenduta.

Tokia

Silversquare Bailli – Av. Louise 231, 1050 Bruxelles

Ekitaldia online ikusi ahalko da YouTube bidez, bertaratu ezin direnek ikus dezaten.