“Food 2030”: Europako I+b politika, elikadura-sistema jasangarriak, osasungarriak, klimarekiko erresilienteak eta inklusiboak sustatzeko
Argitalpen berri horrek Europako Batzordearen Food 2030 ekimenaren eguneratzea eskaintzen du eta haren helburua da Horizon Europerekin, Baserritik mahaira estrategiarekin, Europako Itun Berdearekin eta beste arlo batzuekin lotutako ikerketa- eta berrikuntza-politikei buruzko etorkizuneko hausnarketa bideratzea.
Gainera, azpimarratzen du B+i-ren diziplina arteko eta diziplinaz gaindiko ikuspegi sistemikoa ezinbestekoa dela arrakasta izan eta eragina hobetzeko. Aldaketek, teknikoak eta akademikoak izateaz gain, alderdi sozial, juridiko, ekonomiko, finantzario, etiko eta filosofikoak ere hartzen dituzte eta horiek osorik integratu behar dira etorkizuneko politiketan eta I+b programetan.
Ekintza-bideak
“Food 2030” politika eguneratuak 11 ekintza-bide ezartzen ditu, eta horietan ikerketak eta berrikuntzak, zehazki, nutrizioarekin, klimarekin, zirkularitatearekin eta komunikazioekin lotutako onurak ekar ditzakete maila anitzetan, tokiko mailatik hasita nazioarteko mailaraino:
- Elikadura-sistemen aldaketarako gobernantza
- Hiriko elikadura-sistemen eraldaketa
- Ozeanoetako eta ur gezako baliabideetako elikagaiak
- Proteina alternatiboak dieta aldaketarako
- Elikagaien xahuketa eta baliabideak erabiltzen eraginkorrak diren elikadura-sistemak
- Mikrobiomaren mundua
- Nutrizio eta dieta osasungarri eta jasangarriak
- Etorkizuneko elikagaien segurtasunerako sistemak
- Elikadura-sistemak Afrikan
- Datuak eta eraldaketa digitala
- Kutsatzen ez duten elikadura-sistemak
11 ekintza-bide horiek Horizon Europe EBren I+b-ko esparru-programaren (2021-2027) bidez hedatzen ari dira. Programa horrek finantzazio ematen du Europako eta Eurotik kanpoko zenbait proiekturi eta ekimeni laguntzeko.