MINECOk nazioarteko dinamizazio-ekintzen “Europa Ikerketa 2015” deialdia argitaratu du. Helburua da Espainiaren parte-hartzea sustatzea. Europako ekimenetan eta, bereziki, Horizonte 2020 izenekoan. Aurrekontu-hornidura 3 milioi eurokoa da.

Proposamenak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 14tik 2015eko maiatzaren 14ko 15:00ak bitartekoa da.

Urteko deialdi honetan, berrikuntza gisa, aukera dago gehienez ere 10.000 €-ko finantzazioa eskatzeko, Europako Ikerketa Batzordearen (ERC) laguntza-proposamenak prestatzeko. Halaber, laguntza jaso ahal izango dute MArie Sklodowska Curie ITN eta RISE eta FETen proposamen koordinatuek, eta “Gizarte-erronkak” eta “Industria-lidergoa” zutabeetan kokatutako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuek edo ekintzek.

Diru-laguntzak gehienez ere 25.000 eurokoak izango dira laguntza-jarduera bakoitzeko, eta 10.000 eurokoak banakakoetarako (H2020 proposamena prestatzeko eta aurkezteko gastuak). H2020rako aurreikusitako proposamenak, eskaeran jasotakoak, 2.000.000 €-tik edo Europako partzuergoak nazioarteko deialdian eskatutako zenbateko osoaren % 35etik gorako aurrekontua izan behar du, parte hartzen duten Espainiako erakunde guztien artean.

MINECOren deialdiaren xehetasunak

Ebazpena (EAO)