Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Sarearen 2014ko urteko txostena – EFSA 2015
EFSAk Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko (MRA) Zientzia Sarea osatu zuen 2007. urtean, zientzia-lankidetzarako esparrua osatzearren. Lankidetza hori honako hauen bidez gauzatzen da: jarduerak koordinatzea, informazioa eta jakintza trukatzea, proiektu bateratuak egin eta exekutatzea, eta Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioan jarduera egokiagoak definitzea.
Halaber, EFSAren 2012-2016 Zientzia Estrategiak honako xede hau ezartzen du: estatu kideekin urte anitzeko lan-programak egitea, beharrak hautemateko eta datuak biltzeko lehentasunak ezartzeko.
2014. urtean, 22 estatu kidek eta behatzaile gisa 2 herrialdek (Norvegia eta Suitza) hartu dute parte Sarean, eta honako gai hauek jorratu dituzte:
- BIOHAZ Panelaren 2015eko Lan Programaren definizioa eta 2014an egindako Zientzia Iritzien inguruko eztabaida.
- Yersinia enteropatogenikoak eragindako elikagai-infekzioak.
- Bacillus cereusek (elikagai-toxiinfekzioaren erantzulea) eragindako enterotoxinaren inguruko ikerketa.
- TriMiCriri buruzko informazio-tailerra. Lanabes hori arriskuetan oinarritutako irizpide mikrobiologietarako egin zen.
- Elikagaietako arrisku mikrobiologikoen mapa.
- Elikagaien bidez transmititzen diren patogenoen tipatu molekularra.
- Arrisku mikrobiologikoen analisia elikakatean zehar.
- Esne gordina kontsumitzearen arrisku mikrobiologikoak eta onurak.
- Fruta- eta barazki-uztak ureztatzeko erabiltzen den uraren arriskuaren ebaluazioa.
- Campylobacteraren arriskuaren aurreko esposizioa, elikagaiak manipulatzean gerta daitekeen kutsadura gurutzatuaren bidez.