EFSAk, bere 10 zientzia-panelak eta Zientzia Batzordea berritzeko asmoz, zientzia-aholkularitza independenteko organo horietan aditu gisa izena emateko deialdia zabaldu du.

Maiatzaren 2tik 31ra bitartean, adituek EFSAren webgunean eman dezakete izena. Eskaera egiteko epe ofiziala ekainaren 1ean hasiko da, eta 2017ko irailaren 8an amaituko. Aurreinskripzioa eginda, adituek aldez aurretik presta ditzakete eskaerak, eta epe ofiziala irekitzen denean aurkeztu.

Panel berriek eta Zientzia Batzorde berriak 2018ko uztailean hasiko dute hiru urteko hurrengo lanaldia.

ESKAKIZUNAK

Zientzialari independenteak izatea, unibertsitateko tituluarekin, eta gutxienez zazpi urteko lan-esperientzia edukitzea Elikagaien Segurtasunarekin lotutako zientzia-arlo hauetan: toxikologia, kimika, mikrobiologia, zoologia, albaitaritza, elikadura, ekologia, eta giza medikuntzarekin lotutako landare-epidemiologia eta -osasuna.

ABANTAILAK
Hautatuak milioika kontsumitzaile europarren Elikagaien Segurtasunari lagunduko dion nazioarteko eta diziplinarteko talde bateko kide izango dira. EFSAk nazioartean lankidetzan jarduteko egiten dituen ahaleginei esker, haien lanak mundu osoan izango du eragina. Adituek, EFSAren zientzia-paneletan eta Zientzia Batzordean lan eginda, Europako zientziaren erdigunean jardungo dute, eta Europako nahiz mundu osoko zientzia-sarerako sarbidea izango dute.

 

Panel renewal – Web page

Establishment of EFSA`s scientific committee and panels