ERANET SusAn-ek finantzatutako proiektuen online mintegiaren emaitzak
Joan den abenduaren 1ean ELIKAk eta ILVOk, SusAn esparruan sortutako ezagutzaren transferentzia egiteko arduradunek, ERANET horrek eta beste biek (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD) finantzatutako proiektuen laugarren mintegia antolatu zuten.
17 proiektu aurkeztu ziren abeltzaintzaren sektorean berotegi efektuko gasen isurketa murrizteko eta karbonoa hobeto ezabatzeko irtenbide, sistema eta jardunbide berritzaileekin.
Mintegiaren garapena
Mintegia Zoom plataformaren bidez egin zen; komunitate zientifikoko, finantzaketa-agentzietako, administrazioetako eta interesa duten aldeetako 114 partaide konektatu ziren, eta 3 ataletan banatu zen:
- 2018ko deialdia:
- Lehenengo zatian bigarren deialdian finantzatutako 8 proiektuen bideoak proiektatu ziren, epe ertaineko emaitzak erakutsi ziren eta nekazaritzan eta politiketan espero ziren eraginak ere bai. Gaiei dagokienez, honako hauek aipatu ziren, besteak beste: itsasoko algen gehigarriak ganaduren elikadurarako; berotegi efektuko gasak murrizteko eskualdeko ikuspegia eta zehaztapenezko abeltzaintza-teknologiak.
- Bigarren zatian saio paraleloak antolatu ziren interesa zuten partaideen artean eztabaida sortzeko eta proiektu horiek garatzen ari diren ikuspegiak eztabaidatzeko.
- 2021eko deialdia:
- Hirugarren deialdian, “Labore mistoen eta abeltzaintza sistemen zirkulartasuna, berotegi efektuko gasak arintzeko“, finantzatutako 9 proiektuen koordinatzaileek etorkizunerako planak aurkeztu zituzten. Aztertuko diren gaiak hauek dira, besteak beste: isurketak murriztu nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako elkarrekintzen bidez; bizi-zikloen inbentarioak (LCA) sortu, zirkulartasunaren ebaluazioetarako eta eko-berrikuntza parte hartzailea nutrienteen zirkulartasuna ebaluatzeko.
- 2021 abenduaren eta 2022ko urtarrilaren artean hasiko diren proiektu horien artean dago ConnectFarms “Agroekosistemak eta nekazaritza jasangarriak bioekonomia zirkularrarekin eta teknologia berriekin konektatuz”. NEIKER erakundeak parte hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du.
3. Sinergiak identifikatu:
Azkeneko saioan 17 proiektuen koordinatzaileek saio dinamiko eta parte-hartzaile batean hartu zuten parte Mural tresnaren bidez, proiektu guztien artean sinergiak eta osagarritasunak identifikatzeko eta etorkizunerako lankidetza-arloak aurkitzeko.