178/2002 Araudiak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, EFSAk laguntza zientifikoa eta teknikoa eskainiko dioten erakunde eskudunen zerrenda bat egin du. Erakunde horiek, batik bat, zientzia-iritziak emateko datuak bildu eta aurreko lanak egiten dituzte.

Hiru euskal erakunde daude zerrenda horretan: ELIKA, NEIKER eta UPV/EHU.

EFSAk hemendik urte amaierara aurreikusitako lau deialdiak argitaratu ditu. Horietako bi 36. artikuluko zerrendako kideentzat dira eta beste biak irekiak. Jarraian zehazten dira lau deialdiok:

36. artikuluko erakundeentzako deialdi itxiak:

  1. Europako Beka Programa, Elikagai Arriskuen Ebaluazioan prestakuntza emateko (EUFORIA). Honako hauek dira helburuak:
    • Zientzialari gazteak erakartzea arrisku-ebaluatzaile izan daitezen.
    • Elikagaien Segurtasunaren arloko erakundeen eta EFSAren arteko trukea eta lankidetza indartzea.
    • Europa osoan Arriskuen Ebaluazioaren arloko praktikak bateratzen laguntzea
    • Europan Arriskuen Ebaluaziorako metodologiak sakonago garatzea.

    EFSAk 550.000 € bideratuko ditu prestakuntza-programa hori gauzatzeko, eta urrian argitaratuko dira eskaerak egiteko baldintzak: http://www.efsa.europa.eu/en/calls/art36grants

  2. Elikagaien deskripziorako eta sailkapenerako FoodEx2 sistemarekin bateragarriak diren prozesatze-tekniken eta -faktoreen datu-baseak. EFSAk 215.000 euro emango ditu proiektua gauzatzeko.Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.efsa.europa.eu/en/art36grants/article36/gpefsapras201601

Deialdi irekiak, kontratu moduan

  1. EFSAren Datu Unitateari laguntzea datuen kalitatea eta estatu kideen prestakuntza hobetzen. EFSAk 1.200.000 € finantzatuko ditu esparru-kontratu baten bidez.Aurki argitaratuko dira eskaera egiteko baldintzak: http://www.efsa.europa.eu/en/procurement/tenders.

  2. "Siliko" lanabesen aplikagarritasuna, produktu fitosanitarioen xurgatze dermikoa aurreikusteko. EFSAk 250.000 € emango ditu proiektu honetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.efsa.europa.eu/en/tenders/tender/ocefsapras201602

EFSAren deialdiak, 2016ko azken hiruhilekoa

36. artikuluko erakundeen zerrenda 16/09/05ean eguneratua

EFSAren Lan Programa 2016 Zientzia Lankidetzarako