Behin-behineko emaitzen arabera, Espainiako erakundeek 1.933,8 milioi euroko diru-laguntza jaso dute 2014-2016 aldian esleitutako deialdietan. Horrek esan nahi du EB-28ko itzulkinaren % 9,8 Espainiarentzat izan dela eta laugarren postuan dagoela lortutako diru-laguntzen araberako herrialdeen rankingean; aurretik ditu Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia.

 

Emaitza paregabe horiek gainditu egiten dituzte VII. Esparru Programa osoan lortutakoak (EB-28ko % 8,3), baita H2020 osorako ezarritako helburu handinahiak ere (% 9,5). Gainera, Espainiaren arrakasta-tasa (finantzatutako/aurkeztutako proposamenak, ehunekoetan) % 12,6koa izan da; alegia, EB-28ko batezbestekoa baino handiagoa (% 11,9).

Autonomia-erkidegoei dagokienez, Kataluniak lortu du funts gehien (% 28,6), ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 25,1) eta hirugarrenik Euskal Autonomia Erkidegoak (% 15,7). Euskadik 303 M€ lortu ditu 221 erakunderentzat; horien artean, enpresak dira nagusi (% 43; % 70 ETEak) eta ondoren zentro teknologikoak (% 37). Euskal erakundeen 461 jardueratan hartu dute parte, eta horietako % 36tako buru izan dira.

Itzulkin handiena lortu duten euskal erakundeak izan dira Tecnalia Research and Innovation Fundazioa (130 jarduera; horietako 29tako buru izan da), UPV/EHU (36 jarduera; horietako 17tako buru izan da) eta TEKNIKER Fundazioa (24 jarduera; horietako 7tako buru izan da).

Espainia: lehen postua jardueren buru gisa
Ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen (RIA) eta berrikuntza-proiektuen (IA) kasuan, Espainia lehen postuan dago lidergoari dagokionez; hain zuzen ere, 378 proiektutako buru da (guztien % 15).

Enpresak: onuradun nagusiak
Enpresak dira Espainian lortutako finantzaketa osoaren (% 38,2) itzulkina lortzen gehien laguntzen duten erakunde onuradunak, eta horien atzetik daude unibertsitateak (% 19,5), ikerketa-zentro publikoak (% 11,4), ikerketa-elkarteak (% 11), zentro teknologikoak (% 10), administrazio publikoak (% 5,8), elkarteak (% 4) eta Europako erakundeak (% 0,2).

ETE tresna: itzulkin handiena
Espainia da ETEetako berrikuntzaren arloan itzulkin handiena lortu duen herrialdea, EB-28ko % 17,4rekin, “ETE tresna” deiturikoaren emaitzei esker.

Elikagaien segurtasunaren gizarte-erronka
Gaur-gaurkoz, Espainia 6. postuan dago itzulkinari dagokionez; 90,7 M€ jaso ditu eta I+G+Bko 140 jardueratan hartu du parte, horien % 10etan buru gisa. Hauek dira elikagaien segurtasunaren, nekazaritza eta basogintza jasangarriaren, itsasoaren eta barneko uren ikerketaren eta biokimikaren arloetan itzulkin handiena lortu duten erakundeak: CSIC, IRTA, INIA, IRIS, UAL, AZTI eta IEO.

 

CDTI Laburpena

Emaitzak, gaien arabera

Emaitzak, autonomia-erkidegoen arabera