HORIZON 2020

Europako Batzordeak Horizon 2020 programako 2018-2020 aldirako Laneko Programa berriak argitaratu ditu, azken urterako (2020). Horietan, programari amaiera emango dioten jarduketa-ildoak aurkeztu ditu, 11.000 milioi euroko aurrekontua dutenak.

Horrez gain, EIP-AGRIk dokumentu bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu nekazaritza jasangarriarekin lotutako deialdiak.

HORIZON EUROPE (2021-2024)

Bestetik, Europako Batzordeak kontsulta publiko bat egin du hurrengo Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren (Horizon Europe) lehen lau urteetarako Plan Estrategikoa prestatzeko. 100 bilioi euroko aurrekontua dago programa hori gauzatzeko. Kontsulta hori abiarazi da, hain zuzen, Programari itxura emateko eta lehentasunak ezartzeko martxan jarritako baterako diseinatze-prozesuaren barruan. Programak herritarren bizitza hobetzen lagundu behar du, bidea emanez gizarteko erronka nagusiak, hala nola klima-aldaketa, berrikuntzarako aukera bihur daitezen eta etorkizun jasangarri baterako konponbideak aurki ditzagun.

Plan Estrategikoari esker, errazagoa izango da Horizon Europe programa ezartzea; izan ere, zubia izango da Programa Espezifikoaren eta urte anitzeko laneko programen artean. Azken horietan zehaztuko da proposamenen deialdien edukia.

Kontsultari erantzun aurretik dokumentu hau begiratzea gomendatzen da: Orientations towards the first Strategic Plan implementing the research and innovation framework programme Horizon Europe. Dokumentu horretan Plan Estrategikoaren ikuspegia eta planteamendua daude jasota, lehentasunei, elkarketei eta misioei dagokienez.

EBren I+Baren etorkizunean interesa duten guztiak animatzen ditugu kontsultan parte hartzera. Irailaren 8ra arte izango dute horretarako aukera.

Gainera, kontsulta hau aukera paregabea da “Elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena” arlo espezifikoan dauden ikerketa-beharrei buruzko ekarpenak egiteko.