Europako Batzordea (EB) Horizon 2020ren 2018-2020ko Lan Programen zirriborroak argitaratzen hasi da.

Txosten guztiak, denak ere askotariko gaiei buruzkoak, formalki onartu aurretik argitaratuko dira, parte-hartzaileei 2018-2020ko proiektu-proposamenen hurrengo deialdietan finantzatuko diren lerroen eta gaien berri emateko.

Nabarmendu behar da agiriok behin-behinekoak direla, eta, beraz, balitekeela nola edo hala aldatzea hil honen bukaeran behin betiko argitaratu aurretik. EBk oniritzia eman ondoren Parte-hartzailearen Atarian argitaratzen diren programak izango dira lan-programa baliodun bakarrak.

Zehazki, jadanik argitaratuta dago 2. gizarte-erronkaren zirriborroa (“Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorrak, itsasoaren eta itsasaldearen ikerketa, eta bioekonomia” erronkari dagokiona).

 

H2020: WP 2018-2020: “Food security, sustainable agriculture and forestry, marine, maritime and inland water research and the bioeconomy”

H2020 programari eta gainerako programei buruzko informazioa