Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (MICIN) modu aktiboan ari da lanean Horizon Europek abiaraziko dituen misioak definitzen eta ko-diseinatzen, Europako herritarrek planteatutako erronkei erantzun ahal izateko. Misioak abiaraztea I+G+b ezartzeko modu berri bat da. Horrek inpaktu sozial eta ekonomikoa izango du EBrentzat interesgarriak diren arloetan.

Misioen arloak

Ispilu-taldeak

MICINek diziplina eta sektore anitzeko 5 “ispilu-talde” jarri ditu martxan, misio bakoitzeko bat. Talde horiek hainbat profil eta esperientzia ugariko pertsonek osatzen dituzte: akademikoetatik hasi eta gizarte eta enpresa elkarteetara, administrazioa, herritarrak, gizarte berriztatzaileak edo inbertitzaile pribatuak barne.

Ispilu-talde horiek nazio mailako lantaldeak dira, misio bakoitza garatzeaz arduratuko den batzordeko taldeak. Halatan, ispilu-talde bakoitzak bere ondorioak helaraziko dizkie Europako Batzordeko talde arduradunei, Espainiako errealitatea jaso eta misio bakoitza aurrera eramateko proposamenak eta iradokizunak gehitzeko.

Parte-hartzea

Europako Batzordeak  “Research and Innovation Days” ekitaldia antolatu du irailaren 22, 23 eta 24rako, misioen inguruko kontsulta publikoa egiteko prozesuaren lehen emaitzak bateratu eta modu irekian eztabaidatzeko, orain arte lortutako proposamen guztiekin.

Lurzorua eta Elikagaiak misioa

Misio horren helburu nagusia da 2030. urterako Europako lurzoru guztien gutxienez % 75 osasungarriak izatea lortzea; izan ere, lurzorua zainduz gero, elikagaiak zaintzen ditugu, eta elikadura osasuntsua eta osasungarria lortzen dugu. Misio horren testuinguruan, honako hau da lurzoruaren osasuna: lurzoruek bizimodu guztiei funtzio ekologikoak eskaintzeko duten etengabeko gaitasuna, bat etorriz GIHekin eta Europako Itun Berdearekin.

Ispilu talde nazionalak nabarmen egin du zein garrantzitsua den lurzorua elikagaiak ekoizteko; izan ere, nekazaritzako lurzorua oso garrantzitsua da Espainian.Halaber, garrantzia eman zaio lurzoruaren erabileran jardunbide egokienak sustatzeari, batetik, uraren kontserbazioa optimizatzeko, eta higadura, gazitzea eta emankortasun‑galera saihesteko; eta, bestetik, herritarren lurzoruaren osasunarekiko eta elikadurarekin duten harremanarekiko sentsibilizazioa areagotzeko ere.