Eman zure iritzia Horizon Europe programako lehen Plan Estrategikoaren inguruan, zeinak datozen lau urteetarako lan-programa eta -gaiak gidatuko dituen; horrez gain, EBn I+i programa handikoi bat diseinatuko du, trantsizio ekologiko eta digitalak babestuko dituena koronabirusaren ondoren susperraldi jasangarria ahalbidetzeko.

Helburua

Programa 2021ean abiarazteko, Europako Batzordeak kontsulta berri hau egin du, zeinak Europa osoko eta munduko informazioa bilduko duen inpaktuak balioztatzen laguntzeko eta eztabaidak eta ideia berriak sortzeko. Jasotako informazioak Horizon Europe programa ezartzen lagunduko du, bereziki programaren bigarren ardatzari dagokionez: “Erronka globalak eta Europako industria-lehiakortasuna”. Gainera, I+i-ren arloko lehentasunak eta EBren lehentasun politikoak lerrokatzen lagunduko du, etorkizun jasangarri bat lortze aldera.

Epea

Batzordeak EBren ikerketa- eta berrikuntza-lehentasunetan interesa duen pertsona oro gonbidatzen du kontsultan parte hartzera, zeina irekita egongo den 2020ko irailaren 18ra arte.

Prozesua

Horizon Europe diseinu bateratuko prozesu intentsibo baten bitartez ari dira garatzen, gai garrantzitsuenak barne hartu ditzan. Orain arte, 9.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte prozesuan, eta horri esker Batzordeak inoiz zuzendu duen diseinu bateratuko jarduera handienetako bat bihurtu da.

Diseinu-prozesu horren elementu gakoetako bat Ikerketaren eta Berrikuntzaren Europako Egun birtualak izango dira, zeinak 2020ko irailaren 22tik 24ra bitartean egingo diren. Besteak beste, inkestaren emaitzak eztabaidatuko dira bertan.